Zumaiako Triatloi Taldeak 31 lagun ditu hastear den denboraldi honetan

Baleike 2016ko martxoaren 21a

Duatloien denboraldia hastear denean eta triatloiena hurbiltzen ari dela, Zumaiako Triatloi Taldeak urte honetarako prestatu duen kirolari taldea aurkeztu du. 31 atletek osatzen dute taldea eta lehiatzeko gogotsu daude. 

Zuzendaritza batzordea pozik dago kopuru honekin. Are gehiago sei kide berri dituztela ikusita. "Kirol honetan sartzeko gogo handiak dituzten sei lagun dira".
 
Zumaiako Triatloi Taldean aritzeko gogoa duen jendea badago, taldearekin harremanetan jarri daiteke zumaiako.triatloi.taldea@gmail.com helbidera idatzita. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide