Zumaia izan zen beteranoetan nagusi. Lau ontzik hartu zuten parte: Zumaia, Arkote, Fortuna eta Zarautz. Bi luze eta ziaboga bateko estropada egin zuten hauek eta denbora onena Zumaiak egin zuen (11:03:01). Bigarren Arkote sailkatu zen, 8 segundora, hirugarren Fortuna 38ra eta laugarren Zarautz 56 segundora.
Seniorretan, egiten ari diren prestakuntza bide honetik doan jakiteko baliagarria zen Pasaiko estropada. Lau luzeko saioan, Zumaia A 11.a izan zen, bandera etxera eraman zuen Hondarribia A-rekiko 56 segundora. Zumaia B, berriz, 19.a izan zen minutu bat eta 26 segundora.