Aste Santuko elizkizun eta prozesioen ordutegia

Baleike 2016ko martxoaren 21a

Jainko aitaren errukia, pazkorako bidean lemarekin ospatuko du Aizarnazabal, Artadi, Getaria, Oikia eta Zumaiako parrokiak biltzen dituen Saiatz Ibarra barrutiak aurtengo Aste Santua. 

Zumaian, martxoaren 17an egin zen adiskidetze sakramentuaren elkarteko ospakizunarekin hasi zituzten garai honekin lotutako ekitaldiak (asteartean, martxoaren 22an, Oikian egingo da, 20:00etan). Igandean, berria, Erramu Igandeko elizkizunak izan ziren bailaran. 

Hemen duzue datozen egunetarako elizkizunen ordutegiak.

Martxoak 24, Ostegun santua

  • Oikian, 17:00etan.
  • Zumaian, 16:00etan, haurrekin; 19:00etan elebiduna; eta 22:00etan, otoitzaldia.
  • Goizeko 9:30etik 12:30era, adiskidetze sakramentuaren bakarkako ospakizuna egiteko aukera izango da Zumaiakoa parrokian.

Martxoak 25, Ostiral santua

  • Oikian, 17:00etan.
  • Zumaia, 9:00etan, Gurutz-bidea Goiko plazatik Arritokietara. Elebiduna. 18:00etan, elizkizuna, elebiduna. 

Martxoak 26, Larunbat santua

  • Oikian, 20:30ean.
  • Zumaian, 21:30ean, elebiduna.

Martxoak 27, Pazko igandea

  • Artadin, 12:30ean.
  • Oikian, 9:45ean.
  • Zumaian, 10:30ean, Resurrexit Arritokietan. Ondoren, haurrekin meza parrokian, elebiduna.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide