'Cien años de perdon' pelikula emango da Aste Santuan Aita Marin

Baleike 2016ko martxoaren 22a

Daniel Calparsorok zuzendutako Cien años de perdon pelikula emango da Aste Santu honetan Aita Mari zinean. 

Ostegunean eta ostiralean 19:30ean emango da, larunbatean 19:30 eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean. 

Haurrentzako saioa ere izango da, Kung Fu Panda 3 marrazki bizidunen pelikularekin. Ostegunetik igandera bitartean egunero 17:00etan emango da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide