Erakusketa hau azken bi urteotan, 2014 eta 2015ean, egindako mihise gaineko olio-pinturen formatu ertain eta handiko koadro multzoak eta folio neurriko paper gaineko 70 akuarela sailak osatzen dute berez.
aurkeztutako lanak nolabaiteko espresionismo figuratiboan koka daitezke. Lanotan kolorea eta keinuak presentzia esanguratsua dute eta emaitza dibertigarri eta galdetzaile samartzat har daiteke.
Erabilitako prozesuak, metodologia bizizale, nabarmenki ludikotzat uler daitezkeen horiekin lotuta daude, non halako ekintza askatasuna bilatzen den eta zoria prozesuen osagai bezala onartzen den.