Voltaiak Donostian joko du bihar, Stop War jaialdian

Baleike 2016ko martxoaren 24a

Inna Modja, Bob Geldof and the Boomtown Rats eta Nick Lowe bezalako musikariek joko dute asteburu honetan Donostian Stop War jaialdian. Euskal taldeek ere bere tartea izango dute eta horien artean da Voltaia Zumaiako hirukotea.

Talde honek bihar, ostirala, izango du bere kontzertua, 17:30etik aurrera Frantzia pasealekuan,Women in Black izeneko eszenatokian.

Voltaiak iaz, Durangoko Azokarekin batera atera zuen bere bigarren diskoa, Medusa izenekoa, eta ordutik hainbat kontzertu eskaini ditu.

Hemen duzue jaialdi horren egitarau osoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide