2013ko uztailean Sanjuaniturri parean Ocho apellidos vascos pelikularako irudiak grabatu zirenean, inork ez zuen pentsatuko film hark halako arrakasta izango zuenik. Baina, pelikularen arrakastaren ondoren, haren zaleak milaka etorri dira Zumaiara, San Telmo ermita eta Sanjuaniturria aurrez aurre ikustera eta, azken honen aurrean, marru batzuk botatzera. Eta, Gari Lizasok Facebookera igo duen argazkia ikusten badugu, argi dago erromesaldiak ez duela etenik.