Sutea izan zen atzo Udal brigadek Estazioko industrigunean duten lokalean

Baleike 2016ko martxoaren 26a

Argazkia: Bomberos Euskadi

Gaueko 9ak aldera jaso zen deia, sua piztu zela Udal brigadek Estazioko industrigunean duten pabilioiaren kanpoaldean. Su hiltzaileak, ertzainak eta udaltzainak inguratu ziren bertara.

Sua ez zen oso handia izango, 9:45erako dena kontrolpean baitzuten. Pabilioiaren kanpoaldea belztuta geratu da.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide