Kristautasunaren arabera, Jesukristo Ostiral Santuan hil zuten eta haren ondoren, hirugarren egunean, berpiztu egin zen. Berpizkunde hori gogoratzen da Pazko Igandean. Urtero bezala, Jesukristoren piztuera irudikatzen duen Resurrexita ospatu dute Arritokietako ermitan. Gero, prozesioan, Kristoren eta Ama Birjinaren irudiak parrokira eraman dituzte.