Finalak hasiera berdindua izan zuen (3-3, 4-4, 6-6, 7-7) baina partida aurrera joan ahala zumaiarrek bere nagusitasuna erakutsi zuten. 11-8 emaitzarekin aurrean jarri eta gero, 12 tanto jarraian egin zituzten eta norgehiagoka erabakita utzi zuten.
Nafarroako Cabanillas herrian jokatu den XXIX Eskolarteko zesta punta txapelketa irabazi dute Unax Yeregi eta Luken Aizpurua gazte zumaiarrek finalean Alonso II.a eta Aimar Agirre gasteiztarrei 30-11 emaitzarekin irabazi ondoren.