Udaletik adierazi dute 24 orduko zerbitzu berezi honekin, Zumaiako puntu beltzei ere jarraipena eman nahi zaiela. Berdintasun sailetik eta Berdintasun Forotik bultzatutako ikerketa batean emakumeen segurtasunari begira zenbait puntu beltz identifikatu ziren: Ardantzabideko igogailuaren ingurua, Ubilloseko jauregia, Jadarre, Puntanueta eta Aitzuri kaletik Estazioko kalera eramaten duen tunela, hurrenenez hurren. Martxoaren 11n gau martxa bat egin zen herrian zehar puntu beltz hauek lotuz.
Horiek horrela, aipaturiko puntu hauetan arreta berezia jarriko dela azladu du Udal Gobernuak, eremu hauek herritarrengan eta bereziki emakumezkoengan sortzen duten segurtasun gabezi sentsazioari irtenbidea emateko eta, era berean, herri osoan zehar zumaiarren segurtasuna bermatu ahal izateko.
Udal gobernuak gaineratu duenez, ekimen ezberdinak gauzatzen ari da aipatutako puntu beltz hauei konponbidea emateko. “Otsailean, argiteriaren auditoretza bat hasi zuen, puntu hauek identifikatzeko eta argiztapen aldetik irtenbidea eman ahal izateko. Orain, ordea, 24 orduko udaltzaingo zerbitzu berezi honekin, udaletxeak herritarren zerbitzura jarri nahi ditu udal zerbitzurik hoberenak, zumaiarrak,babestuta eta seguru sentitu daitezen herriko kale guztietan, baita puntu beltz hauek zeharkatzean ere”.