Zumaiako sei jokalarik hartu dute parte txapelketan Gipuzkoako selekzioarekin: Hodei Iztueta, Eneko Urresti, Asier Iribar, Joane Zabala, Leyre Ulacia eta Aiora Agirrezabalaga. Mutilek zein neskek Txingudiko taldea izan zuten aurkari finalaurrekoetan eta bietan ere nagusi izan ziren gipuzkoarrak. Finaletan ere garaile izan ziren Gipuzkoakoak, mutiletan Nafarroari eta neskatan Bizkaiari irabazi ondoren.
Hodei Iztueta aukeratu zuten txapelketako atezain onena bezala, mutiletan.