Gutxitasun fisiko, organiko edo sentsorialak dituztenentzako bidaia programa jarri da martxan

Baleike 2016ko martxoaren 30a

Elkartuk (Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea), Elkarbidean Programa 2016 antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte politikako Departamentuaren laguntzarekin.

Programa honen bitartez bidaia desberdinak antolatzen dira gutxitasun fisiko, organiko edo sentsoriala duten pertsonentzat, oporrak gozatu ezingo luketenentzat. 

Argibideak edo/eta izen-ematea egin nahi izanez gero, Udal Gizarte Zerbitzu bulegoetan edo www.elkartu.org web orrian egin daiteke.

Programaren inguruko informazioa hemen duzue:

Elkartu folletoa by baleike

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide