Ikusmenari buruzko hitzaldia egingo da bihar Alondegian

Baleike 2016ko martxoaren 30a

Iriondo optikak antolatuta, eskolako errendimenduan ikusmenak dituen eraginak eta honen arloan gehiago jakin nahi duten guraso, ikasle eta profesionalei zuzendutako hitzaldia izango da bihar, Alondegian.

Hitzaldia 19:00etan izango da eta hizlariak Estibaliz Ariznabarreta Canseco eta Marian Iriondo Antia optometristak izango dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide