Santelmoak 2016: jai egitaraua

Aita Mari abestia joko du Haurren Danborradak

Baleike

Joxe Mari Zubia 'Aita Mari'-ren heriotzaren 150. urteurrena betetzen den honetan, Jakintza Kultur Elkarteak antolatzen duen San Telmotako haurren danborradak Aita Mari abestia estreinatuko du.

Aitor Badiolari eskerrak eman nahi dizkiote antolatzaileek lan hau jotzeko aukera emateagatik.

Komentuan entseatzen aritu ondoren, atzotik Herri Eskolak Sagarbiden duen gimnasioan ari dira azken entseguak egiten. Bihar izango da azkena eta Zumaiako Udal Musika Bandaren doinuak lagun dituztela astinduko dituzte danborrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide