Ikasbidaia ordaintzen laguntzeko zozketa antolatu dute Institutuko ikasleek

Baleike 2016ko apirilaren 1a

Kurtso amaierako bidaia ordaintzen laguntzeko zozketa jarri dute martxan Zumaiako Institutuko ikasleek. 

Zozkatuko diren gaiak honakoak izango dira:

  • Zumaiako FTko vintage kamiseta, Peru Nolaskoainek eta Marcos Calderonek sinatuta.
  • Peru Nolaskoainek sinatutako Athleticen kamiseta.
  • Itxas-Gain K.E.-ko vintage kamiseta Imanol Barruetabeñak, Unai Gerekak eta Irati Osak sinatutakoa.
  • 7" Kaos Speed tableta.

5 zenbakiko tirak 2 euroan daude salgai. Zozketa apirilaren 9an egingo da, 13:00etan Erribera kalean, magnolio parean. Zenbaki saritua eta ordezkoak aterako dira. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide