Etorkizuneko erronka, helburu eta proiektu estrategikoak identifikatzen jardun dugu plangintza faseko herritarren lehen errondako saioetan (otsaila eta martxoan).
Orain, apirilean, arlo bakoitzean beste saio bat egingo da, eta proiektu estrategikoen lanketan sakonduko da, lehentasunak finkatuz eta proiektu horietan inplikatutako agenteak zein diren identifikatuz. Ondoren, maiatzean, herritarren bateratze-bilera orokorra egingo da, arlo bakoitzeko ondorio nagusiak azaldu eta ikuspegi orokorra lantzeko.