Santelmoak 2016: jai egitaraua

Santelmoen errepetizioak hasteko, kontzertuak

Baleike 2016ko api. 7a, 12:15

Bertsio Gaua egingo da bihar gauean (22:30ean) moilako karpan, herriko musika taldeekin. Arratsalde partean, 20:00etan, Beheko Plaza Abesbatzak eta Cor Indikak (L'Escala, Girona) kantatuko dute Komentuan. Larunbatean olagarro zopa usainak hartuko ditu Beheko plazako bazterrak; eta igandean, zaldi laskerketak Itzurunen,estropadak... Hemen daukazue egitaraua:

OSTIRALA 8

18:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan, Rana eta Pote txapelketak, Beheko Plaza elkarteak antolatuta.
20:00etan, Komentuan, kontzertua: Beheko Plaza Abesbatza (Zumaia) eta Cor Indika (L´Escala-Girona)
22:30ean, txosna eremuan, Bertsio Gaua herriko musika taldeekin.

LARUNBATA 9

11:30ean, Haur jolasak Ondartxo plazan Itxas Gain elkartearen eskutik.
Bertan, Leire Zumeta eta Amaia Arza trikitilarien saioaren hasiera.
11:30ean, Eusebio Gurrutxaga plazan, Olagarro-zopa XV. Lehiaketa.
Ekitaldia alaitzeko Laja II eta Jon Elustondo trikitilariak.
12:00etan, Herriko kaleetan Beheko Plaza eta Cor Indika abesbatzen saioa.
12:30ean, Odietan enbor-mozte ikuskizuna: Los Picadores de la Val d´Echo.
14:30ean, Txosna eremuan, bazkaria.
17:30ean, Eusebio Gurrutxagan, haurrentzat zirko tailerra eta txokolate-jana.
18:30ean, Jainekin txaranga.
22:30ean, Txosna eremuan, kontzertuak: La Inkilina, McOnak, Tajon Prieto y los Huajalotes.
22:30ean, Kofradian Arima Eroa disko festa.

IGANDEA 10

9:30ean, Zumai Txaranga eta gaztetxoen kalejira herrian zehar.
12:00etan, Itzurun hondartzan, zaldi lasterketa.
Ordu berean, The Joselontxos txaranga.
Eta Eusebio Gurrutxaga plazan, Erkibe elkartearen eskutik, olagarru-zopa dastatzeko aukera.
17:00etan, Aita Mari aretoan, haurrentzat antzerkia: Tomaxen Abenturak: Festara!!!
18:00etan, Trainerillen estropadak, XXXIII. San Telmo saria eta Emakumeen San Telmotako IV. estropada.
18:00etan, The Joselontxos txaranga.
19:00etan, Kofradian, erromeria Obaneuke taldearekin.
22:30ean, Obaneuke taldearen bigarren saioa.
Gauerdian Bandera jaistea eta Santelmoei agurra.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide