Santelmoak 2016: jai egitaraua

Txoaskinako Mila Bakedanok eta Laura Esnalek irabazi dute olagarro zopa lehiaketa

Baleike

Mila Bakedano eta Laura Esnal, aurtengo txapeldunak.

Lehia estua izan da aurten olarro zopa lehiaketan. Parte hartu duten bederatzi bikoteek maila oso parekatuko zopak prestatu dituzte aurten, eta Txoaskina eta Pulporen arteko berdinketa gertatu da lehen puntuaketan. Bigarren puntuaketan Txoskinaren alde egin dute epaileek eta Mila Bakedano eta Laura Esnalentzat izan da txapela. Aurten, gainera, egurrean landutako olagarroaren irudia ere eraman dute sari modura. Itxas-Gain izan da hirugarren. Toka eta rana lehiaketetan Luis Alkorta izan da irabazle. Bi lehiaketa hauetan datorren urterako jende gehiagok parte hartzeko eskatu dute antolatzaileek.

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide