Santelmoak 2016: jai egitaraua

San Juanek eta Hondarribiak irabazi du trainerillen estropada

Baleike

San Juan izan zen azkarrena emakumeen estropadan, Zumaia, Getaria eta Orioren aurretik. Gizonezkoetan, Hondarribiak egin zuen denborarik onena, Zarautz eta San Juanen aurretik. Zumaia B bosgarren izan zen eta Zumaia A seigarren. Getaria deskalifikatu egin zuen ureko epaileak, Zumaiaren gainera joateagatik. Hemen dauzkazue sailkapenak eta argazkiak.

Emakumeak:

1. San Juan 11:29.89
2. Zumaia 11:45.49
3. Getaria 12:05.03
4. Orio 12:06.17

Gizonezkoak:

1. Hondarribia 10:13.05
2. Zarautz 10:35.35
3. San Juan 10:37.80
4. Orio 10:42.17
5. Zumaia B 10:43.70
6. Zumaia A 10:51.24
7. San Pedro 11:03.83
Getaria deskalifikatua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide