Zumaiako Ezker Abertzaleak 'Abian' prozesuko hirugarren bilera egingo du larunbatean

Baleike 2016ko apirilaren 13a

Abian prozesuaren baitan hirugarren batzarra egingo du Zumaiako Ezker Abertzaleak larunbat honetan, 9:30ean Alondegian. 

Bertan, aurreko batzarretan Euskal Herriko batzar guztietatik ateratako emendakin nagusienen artean bozketa bidez aukeraketa egingo da. Hasierako testua eta emendakinen artean aukeratu ahal izango da, puntuz-puntu. Emendakinak aurrez hemen irakurri daitezke. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide