Bi jardunalditan banatuta jokatu da asteburuan Gipuzkoako Batel Txapelketa Pasai San Pedron. Larunbatean sailkatze estropadak jokatu ziren eta infantil mutilek eta senior mailako emakumeek lortu zuten igandeko final nagusietarako txartela. Infantil mailako mutilek bi jardunaldietan erakutsi dute mailako onenak direla. Bi estropadetan Orio izan da bigarren eta Illunbe hirugarren.
Senior mailako emakumeek lortu dute asteburuko ohorezko beste postua, hirugarren izan baitita, Hibaika eta San Juanen atzetik. Bestalde, final nagusietarako sailkatu ez direnek Federakuntza Sariak jokatu dituzte. Kadete mailako mutilek irabazi egin dute, eta infantil eta promesa mailetako neskak bigarren izan dira.