Haur danborradako V. argazki lehiaketa

Baleike 2016ko apirilaren 18a

Alondegiko sarreran erakusketa jarri du Jakintza Berrik, elkarte horrek antolatzen duen lehiaketako 60 argazki finalistekin. Epaileen erabakia apirilaren 28an emango da jakitera, 19:00etan, Alondegian egingo den sari banaketan.

Honen harira, Jakintza Berri elkarteak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten haurrei, gurasoei, eskolei, eta orokorrean aurtengo Santelmotako haur danborrada antolatzen lagundu duten guztiei.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide