Zozkatu ditugu 'Heroiak' antzezlanerako sarrerak

Baleike 2016ko apirilaren 20a

Ostiral honetan, 22:00etan, 'Heroiak' izeneko antzezlana izango da Aita Mari zinean. Zozkatu ditugu Udal kultura sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera.

Sarituak Soraya Lopez, Marije Aizpurua Aizpurua eta Libe Osa Arzuaga dira. Zorionak eta eskerrik asko denoi parte-hartzeagatik. Besteoi esan sarrerak salgai dituzuela turismo bulegoan, 9 euroan; 6 euroan Gazte txartelarekin edo Aita Mari lagun izanda.

Sinopsia

Hiru gerra-beterano espreski gerran soldadu aritu direnentzako zahar-egoitza batean daude, bizitzari so.

Enrikek errenka egiten du, Gustabok agorafobia du eta Felipek zorabioak izaten ditu sarri, buruan txertatuta geratu zitzaion metraila pusketa baten erruz… Gerraren ondoriak.

Gure hiru heroiek (harrizko txakur baten estatua txiki bat kontatuz gero, lau)  zahar egoitzatik ihes egitea erabaki dute. Baina nora? Indotxinara? Gertuko herri batetara? Edota haizeak gogor astintzen duen mendi tontorrera?

Fitxa artistikoa

Egilea: Gerald Sybleyras

Itzulpena: Ramon Agirre

Aktoreak: Joxe Ramon Soroiz, Kandido Uranga eta Ramon Agirre.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide