Marcos Calderon (S.D. Eibar), Unai Agirre (Real Sociedad) eta Peru Nolaskoain (Athletic) arituko dira euskal selekzioarekin. Ostiralean Valentziaren aurka arituko dira. Selekzio irabazleak finala jokatuko du igandean Andaluziak eta Madrilek jokatuko duten beste finalaurrekoko irabazlearen aurka.
Zumaiako Futbol Taldeak zorte onena opa die hiru zumaiar hauei.
Hiru jokalari hauek Baleikeren 250. zenbakian elkarrizketatu genituen.