Red Bull edari markarekin fitxatu du Iñaki Osa Goikoetxeak

Baleike 2016ko apirilaren 21a

Argazkia: Alberto Lessmann / Red Bull Content Pool

18 urtez Euskal Herritik kanpo egon ondoren, Iñaki Osa Goikoetxea, hamar aldiz bakarkako munduko zesta punta txapelduna eta bost alditan bikotekakoa, etxera itzuli zen iazko urtarrilan, "atsedena hartu eta indarrak pilatzeko". Orain, Red Bull edari markarekin fitxatu du. Bere ibilbidea eta, bide batez, zesta punta bera berrindartzeko baliagarria izango delakoan da.

Hala adierazi du El Confidencial hedabide digitalari (Panamako paperak atera dituen hedabidea) emandako elkarrizketa batean. "Kirolari batek izan dezakeen babesle garrantzitsuenetakoa da. Oso adi daude eta niretzako oso garrantzitsua da beraien bultzada. Zesta punta berarentzako ere izan daiteke, beste dimentsio batera eraman dezakelako".

Hemen irakurri dezakezue artikuloa (gazteleraz).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide