Sei klubek hartuko dute parte erlojuaren aurkako estropadan. Minutu bateko tartearekin aterako dira, honako ordenean: Sestao, Fortuna, Zarautz, Getxo, Arkote eta Zumaia.
Hiru ziabogako estropada izango da. Irteera/Helmuga Gernika parkearen aurrean kokatuko da. Hasteko Txomin Agirre kaia aldera joango dira, han lehen ziaboga eman eta ibaian gora trenzubi ingururaino helduko dira. Ziaboga eman ondoren, ibaian behera moila pareraino helduko dira, ziaboga eman eta, ibaian gora, helmugara helduko dira.