Informazio gehiago: Berria.eus
Herrira-ren aurka 2013ko irailean egindako operazioan atxilotu zuten Nagore Garcia zumaiarra. Handik egun batzutara, 20.000 euroko fiantza ordaindu eta aske utzi zuten, baina erakunde terroristako kide izatea egotzita. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Eloy Velascok gaur eman du Garcia auzipetzeko agindua, hiru operaziotako beste 46 lagunekin batera. Maiatzaren 10erako deitu dituzte epailearen aurrean lehen deklarazioa hartzera.
Informazio gehiago: Berria.eus
2013 urr 08 Politika