Arratsaldean kostako errepidea moztuko da Zumaiatik Zarautzera, Aizarnazabalgo duatloia dela eta

Baleike 2016ko apirilaren 23a

15:00etatik 17:30era kostako errepidea itxita egongo da Zumaiatik Zarautzera joateko, Aizarnazabalgo duatloia dela eta. Garraio publikoari baino ez zaio pasatzen utziko.Zarauztik Zumaiara etortzeko erraia libre zabalik egongo da, Zumaiako Udaltzaingoak informatu duenez.

Lasterketak Aizarnazabal, Iraeta, Arroa, Narrondo, Zumaia, Zarautz, Meagas eta Aizarnazabal arteko buelta egingo du bi aldiz; hirugarrenean Narrondotik Oikia aldera sartuko da, handik Aizarnazabalgo helmugara joateko. Kontuan izan lasterketaren noranzko erraia moztuta izango dela probak iraun bitartean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide