Infantil mutilak denboraldi ezin hobea ari dira egiten. Gipuzkoako batel liga eta Gipuzkoako txapelketa irabazi ondoren, orain Euskadiko txapelketako bandera ekarri dute Zumaiara.
Absoluto mailako emakumezkoak ere dominarekin itzuli dira Arabatik. Hauen kasuan brontzezkoa eskuratu dute, gaurko finalean hirugarren sailkatu ondoren. Pasai Donibanek irabazi du txapelketan eta Hibaika izan da bigarren.