Lokalen erabilpena zuzentzeko Dardara Musika kolektiboarekin hitzarmena du Udalaren kultur sailak, horretarako erabakitako araudi baten arabera lokalen lagapena kudeatzeko. Araudiaren arabera urtero deialdia egin behar da, eta deialdi horri erantzun beharko diote dagoeneko lokaletan dauden taldeek ere, ezinbestekoa da izena ematea. Lagapenak urte baterako balio du beti ere.
Lokalak erabili ahal izateko, Dardara kolektiboko kide izan beharko dute taldeek, eta ondorengo kuota ordaindu:
- Uxategiko lokalak: 50 euro urtean kide bakoitzeko
- Ubillos atzeko lokalak: 10 euro urtean kide bakoitzeko.
Beraz, honen bidez herriko musika taldeei (rock, pop, edo bestelakoak..) deialdi bat egiten zaie kultur sailarekin harremanetan jartzeko.
Aurkeztu beharrekoa:
- Izen-emate orria behar bezala beteta
- Taldekideen nortasun agirien fotokopiak
- Dardarako kontu korrontean kuota ordaindu izanaren agiria
Eskaerak aurkezteko epea: 2016ko maiatzaren 13a
Informazio gehiagorako:
Alondegia kultur etxea: (astelehenetik ostiralera, 9:00-14:30 bitartean) 943-861056 / kultura@zumaia.eus edo dardarazmk@gmail.com