Orain arte, galdetegiak banatu dira bi ikastetxeetako HH eta LHko ikasle eta familien artean, datuak biltzeko. Horrez gain, behaketak ere egin dira kalean. Diagnostiko teknikoa osatu eta hurrengo pausoa zehazten laguntzeko, gurasoei emango zaie gaur parte-hartzeko aukera. Horretarako, lan saio bat prestatu dute, hiru helbururekin: ekimenaren helburu nagusiak zehazte; galdeketa eta behaketen emaitzen berri ematea; gurasoen ekarpena jasotzea, hurrengo pausoak zehazteko.