Zubimendi batzuk ezagutzen ditut.
Zuzentzaile-senak atximurkada egin dit: oharra jaso behar zuena Zubimendi bazen, igual egokiagoa zen koma bat erabiltzea (“Zubimendi, sigue igual”), baina duda daukat hori idatzi zuenak hain ondo ezagutuko zituen komaren erabilera-arauak; bestela, seguru asko, idatziko zion jasotzaileari (Zubimendi ez den beste bati) esateko Zubimendik berdin jarraitzen zuela, ez zegoela nobedaderik.
Nork idatzi dio nori? Zergatik? Zertarako? Zer da ohar hau: agindua, jakinarazpena, abisua, animoak emateko testua…?
Nondik erori da papera? Nola? Oinez zihoan bati eroriko zutzaion? Edo igual bizikletan zihoan bati? Gero akordatuko al zen jabea galdu duela? Jasoko al zuen jaso behar zuenak eta jakingo al zuen azkenean berdin jarraitzearena? Edo jaso behar zuenak ez, baina beste guztiok enteratu gara Zubimendiren kontuaz, tren-geltokirako bidean?
Diossssss, zer gutxi behar dugun imajinazioa martxan jarri eta txorakeria bat idazteko.