Odietak esku pilota txapelketako lehen partidak hartu ditu

Baleike 2016ko maiatzaren 2a

Ostiral arratsaldean jokatu ziren Odietan XVIII. esku pilota txapelketa herrikoaren lehen partidak. Eguraldia lagun, jende kopuru polita inguratu zen pilotalekura.

Aizpurua-Astigarraga bikotea izan zen nagusi lehen partidan; Uranga anaiei 22-14 emaitzarekin irabazi zien. Bigarren partidan, Beristain-Urbieta bikotea izan zen irabazlea Tumas-Mendizabal bikoteari 22-18 emaitzarekin irabazi ondoren.

Ostiral honetan jokatuko da txapelketako bigarren jardunaldia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide