Maiatzaren 12an izango da eta egun horretan Zumaiako ibiltariak Azpeitira joango dira. Bertan bat egingo dute azpeitiarrekin. Egun horretarako Osasun ibilbidea eginez izeneko egitaraua prestatu dute.
-
09:30: Udal-ordezkarien ongietorria Udal Areto Nagusian
-
09:45: Loiolara oinez eta gunea ezagutu.
-
10:15 – 11:30: Loiolako Basilika bisita-gidatua.
-
12:00: Luntxa eta oroigarri banaketa (San Agustin kultura-gunean.)
-
12:50: Zumaiara autobusa.
Hau dela eta, egun horretan beste adineko zumaiarrek parte hartu nahi badute, aurrez telefono honetara deitu, edo helbide honetara gerturatu behar du: 943-862200, Gizarte Zerbitzuak-Aizkorri, 4.