Errefuxiatuei elkartasuna adierazteko kontzertuak izango dira asteburuan

Baleike 2016ko maiatzaren 2a

Errefuxiatuen Zumaiako harrera taldeak antolatuta, musika jaialdiak izango dira asteburu honetan, ostiralean Gaztetxean eta larunbatean Maria eta Josen. Kontzertu horietarako sarrerak dagoeneko salgai daude. 

Maiatzak 6an, ostirala, hiru kontzertu izango dira Torreberri Gaztetxean, 22:30etik aurrera. Brote, The Grace of Dionysus eta Sargo taldeak izango dira. Kontzertu horretarako sarrerak 3 euroan izango dira salgai Gaztetxean bertan. 

Jaialdi handia larunbatean izango da, Maria eta Jose ikastetxeko areto handian, 22:00etatik aurrera. Parte-hartzaileak honako hauek dituzue: Beheko Plaza abesbatza, Jon Maia, Maialen Velarde eta Maddalen Arzallus, Astindu Dantza Taldea, Julen Izarra eta Uhin Loiola jazz session, Ahuntzaren Gauerdiko Eztula (AGE), Zutrik: Zumaiako Trikitilari Taldea eta Mikel Markez. 

Kantaldirako sarrerak turismo bulegoan, Nikolen, Itzurunen, Trapaian eta Ttakunen daude salgai, 10 euroan.

Kontzertuetatik ateratako diru guztia Donostiako Zaporeak taldeari emango zaio, Grezian errefuxiatuekin egiten ari den lanean laguntzeko. Diruz lagundu nahi duenak diru sarrerak egin ditzake Laboral Kutxako ES 2430 3500 3747 037 0050252 kontu korronte zenbakian.

Larunbateko kontzertuan, aretoan bertan, David Juliá zumaiarrak emandako argazki eta margo batzuk ere salgai izango dira salgai. Handik ateratako dirua ere Zaporeak proiektura bideratuko da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide