Habi kutxak jartzeko irteera egin zen larunbatean

Baleike 2016ko maiatzaren 2a

Hegaztientzako habia kutxak prestatzeko tailerra egin zen apirilaren hasieran Algorri interpretazio zentroan. Larunbat honetan bere kokalekuan jarriz ziren kutxak, Artadi mendian, hegaztiek erabil ditzaten.

Irteeran parte hartu zuten haurrak eta haien gurasoak Artadi azpian elkartu ziren. Handik, eta Algorri zentroko arduradunen laguntzarekin, mendira igo ziren. Behin basoan, zuhaitzetatik zintzilikatu zituzten kutxak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide