'Gaueko entziklopedia koxkorra' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu

Baleike 2016ko maiatzaren 3a

Igande honetan, eguerdiko 12:00etan, Gaueko entziklopedia koxkorra haurrentzako antzerkia izango da Aita Mari zinean. Udal Kultura sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Hartu parte zozketan eta zorte on!

Sinopsia:

Familia osoarentzako musika-ikuskizuna, clown, objektuen antzerki eta ikusizko poesia ukituekin.  Ametsak, mesanotxeak, asmakizunak, argitxoak, teleskopioaren bidez ikusitakoak, zapatilak, baso bat ur eta fanfarre errumaniarra baliatuko dira entziklopedia honen berri emateko.

2princesesbarbudes taldeak jostailu-tresnekin lan egiten du, apo bizargabea lagun. Oraingo honetan, baina, hotsak areagotu eta musika konponketa batzuekin eta gure garaiko, aspaldiko, tropiko aldeko nahiz ekialdeko erritmoekin, aberastu dute ikuskizuna.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide