Aldaketa txiki honekin, udaletxeko irisgarritasuna hobetu nahi du Udalak, modu honetara, zumaiar guztien eta bereziki desgaituen eta mugimendu urriko pertsonen sarbidea errazteko eta ahalbidetzeko.
Udaletik ezinbestekotzat jotzen dute udaletxea zein udal zerbitzuak herritarren eskura jartzea, baita horretarako erraztasunak eskaintzea ere. Era berean, Udalaren lehentasuna da herritarrei, beren beharretara egokitutako irtenbideak ematea eta zumaiar guztiei irisgarritasun eskubide eta aukera berdinak bermatzea”.
Honen harira, udaletik adierazi dute, “herritarren irisgarritasuna defendatu eta bermatuko duen udalerri bat eraikitze aldera urratsak ematen jarraituko dutela, etorkizunera begira, Zumaiak, eremu eta gune atseginagoak eta irisgarriagoak izan ditzan”.