Zirkoa izango da asteburu honetan Zumaian

Baleike 2016ko maiatzaren 6a

Cirque de Paris, Parisko zirkoa Zumaian da aurten ere. Atzo hasi ziren saioak eta igandera bitartean egunero izango dira ikuskizunak Estazioko industriagunean jarritako karpan.

Animaliarik gabeko zirkoa da hau eta ordu eta erdiko ikuskizuna eskaintzen duena. Gaur 18:00etan izango da saioa, bihar, larunbata, 17:00etan eta igandean 12:30ean eta 17:00etan saio bana. Sarrerek 10 euroko prezioa dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide