Jon Txonpe, itsasoa zainetan duen zumaiarra, maiatzeko Baleike aldizkariko azalean

Baleike 2016ko maiatzaren 7a

Baleikeko kide batzuk itsasora atera ginen Jon Agirrezabalaga Txonperen belaontzian izurdeak ikustera. Itsasoaren egoera ez zen onena, baina, azkenean, animalia harrigarri hauek agertu ziren eta belaontziaren inguruan dantzan aritu ziren. 

"Itsasoan sentzitzen naiz neu", dio Jon Txonpek irteera horretan zehar egindako elkarrizketan. Bere hitzak eta egun horretan ateratako argazkiak aurki ditzakezue maiatzeko Baleike aldizkarian.

Kartelak eta pankartak ezartzearen aurka Udal gobernuak hartutako erabakiaren ondorioz iritzi kontrajarriak entzun daitezke azken aldian herrian. Iritzi hauek jaso ditugu artikulo batean.

Zumaiatik kanpo lan egitera joan diren herritarrei egindako elkarrizketa sortan, oraingo honetan, Genevara (Suitza) joan den Aroa Murcianoren bizipenak jaso ditugu.

Irene Irureta artista zumaiarraren erretratoa ere jaso dugu maiatzeko aldizkarian.

Aldizkaria ohiko lekuetan duzue salgai euro batean.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide