Patin lasterketa jokatuko da larunbatean

Baleike 2016ko ekainaren 2a

17:00etan jokatuko da lasterketa, 14,200 kilometroko distantzian. Haurrentzako lasterketa kontrolatua ere egingo dute goizeko 11:00etan.

Helduen probarekin batera haurrentzako lasterketa ere antolatu dute larunbaterako. 11:00etan jokatuko da, eta Beheko plaza eta Iriondo jatetxearen arteko joan-etorria egin beharko dute, txikienek behin eta nagusiagoak bi aldiz. Helburua da patinetan ibiltzea lehiatzea baino gehiago. Horregatik, lasterketa kontrolatua izango da; hau da, lasterketa buruan helduak joango dira erritmoa markatzen eta inork ezingo ditu aurreratu. Azken txanpan baino ez zaie utziko aurrera egiten, baina ez da irabazle ofizialik izango.

Izen emateko: Herri eskola eta Maria eta Jose ikastetxean, edo egunean bertan Beheko plazan, 10:15etik 10:45era.

III. Lerrozko Patin Lasterketa

Bestalde, Zumaiako III. patin lehiaketa arratsaldeko 17:00etan izango da. Hau da araudia:

-Kasko zurruna derrigorrezkoa da eta beste babesak erabiltzea gomendatzen da.
-Proban parte hartzeko 16 urte beteta izan behar dituzu.
-Patinatzaileek 14,200 km.-ko ibilbidea beteko dute.

Sariak:

1.-Txapela+100€/opari txartela 1.-Txapela+100€/opari txartela
2.-75€/opari txartela. 2.-75€/oparia txartela.
3.-50€/opari txartela 3.-50€/opari txartela.
- Haurrenengo zumaiarra.

Parte hartzen duten guztiek oparia izango dute.
Izen-emateak: herrikrosa.eus
Internetik izen-emate itxiera: ekainak 4 – 13:00etan.

Prezioa: Federatuak: 15 €
Ez federatuak: 20 €
Proba eguneko arratsaldean:
Federatuak: 20 €
Ez federatuak: 25 €

Patinatzaile guztiek istripu eta ardura zibila aseguruak izango dituzte.
Dortsala, proba egunean kiroldegian banatuko dira. (09:00-13:00) (14:30-16:30).
Dortsala eskuin hanka konpondu beraz, zenbakia eta babeslea begi-bistan egoteko.
Patinatzaileen irteera, arratsaldeko 17:00etan izango da.

Lasterketan parte hartzeko, patinatzailearen maila fisikoa eta teknikoa egokia izan behar du eta frenatu, igo, jaisten jakitea eta errepidean taldean moldatzea ezinbestekoak dira.

Izena ematen duten patinatzaileek, probako alhokulari den Patin eskola elkartearen oniritzia izan beharko dute, era horretan, patinatzaileen maila bermatuko baita.

Bizikletaren eta ibilgailuen xurgazioa aprobetxatzea debekatuta dago, baita heltzea ere, deskalifikatzeko motiboa izanik.

Herri lasterketan parte hartuko duten guztiek bai araudi espezifikoa bai orokorra errespatzeko konpromisoa hartzen dute.

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide