Eneko Carretero finalista izan da jubenil mailako Europako bulder Kopako proban

Baleike 2016ko maiatzaren 11

Jubenil mailako Europako bulder Kopako lehen proba jokatu da asteburu honetan, Portugalko Soure herrian. Bertan izan da Eneko Carretero gazte zumaiarra eta emaitza bikainekin itzuli da herrira.  

Espainiako selekzioak eramandako eskaladako taldeko partaide izan da Eneko. Gizonezkoetan jubenil B mailan hartu zuen parte eta zortzigarren postuan amaitu zuen. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide