Daniako atzelari onenaren titulua lortu du Iñaki Urbietak

Baleike 2016ko maiatzaren 12a

Iñaki Urbieta, Daniako pilotalekuan. Argazkia: Jai Alai News

Iñaki Urbieta puntista zumaiarra izan da Daniako (AEB) pilotalekuko atzelari onena, frontoia berritu dutenetik osatu berri duten denboraldian.

Daniako jai alai pilotalekua itxita egon zen denbora batez, berritze lanak egiteko. Etenaldi hartan erabaki zuen Gotzon Enbilek ibilbide profesionalari amaiera jarri eta Zumaiara bueltatzea, urte askoan koadroko atzelari onena izan eta gero. Frontoia martxan da berriro eta, zorionez, Zumaiako zesta puntak zeresana ematen jarraituko du Danian. Izan ere, Iñaki Urbietak (Zumaia, 1989) lortu du amaitu berri den denboraldiko atzelari onenaren titulua, binakako txapelketan garaipen gehien lortu duen atzelaria izan baita. Guztira 15 kiniela irabazi ditu Urbietak, Euskadiko txapeldun Ibon Aldazabalek baino bat gehiago.

Denboraldi berria dagoeneko martxan da Danian. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide