Iñaki Ostolaza Espainiako Kongresurako hautagai izango da

Baleike 2016ko maiatzaren 12a

EH Bilduk Gipuzkoarako prestatu duen zerrendan bigarren postuan ageri da Iñaki Ostolaza zumaiarra.

Espainiako parlamentua osatzeko hauteskundeak egingo dira ekainaren 26an, eta zumaiar bat gutxienez izango da hautagaien zerrendetan. Iñaki Ostolaza Esnal (Zumaia, 1968) bigarren postuan ageri da EH Bilduk Gipuzkoarako prestatu duen zerrendan, Marian Beitialarragoitia zerrendaburuaren atzetik. Zumaiako zinegotzi eta Udal Gobernuko kide izan zen Ostolaza joan den legealdian, eta 2013tik Gipuzkoako Eusko Alkartasunako koordinatzaile nagusia da.

Joan den abenduko hauteskundeetan EH Bilduk ordezkari bakarra lortu zuen Gipuzkoan (Beitialarrangoitia). Hala ere, bigarrena lortzeko aukera ez dute baztertzen, orduan 500 botoen faltan gelditu baitziren.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide