Maiatza Dantzaneko haurren ikuskizuna Aita Mari zinean egingo da

Baleike 2016ko maiatzaren 13a

Astindu dantza taldeak antolatuta, dantza ikuskizunak izango dira maiatzeko larunbatetan, Maiatza Dantzan ekimenaren baitan. Bihar haurren txanda izango da. Eguraldi txarraren iragarpenak medio, saioa Aita Mari zinera eraman da.

Ez da saio honek izango duen aldaketa bakarra izango, hasierako ordua ere ordu erdiz aurreratu baita: 17:00etan izango da.

Dantza eskola desbedinetako haur eta gaztetxoen dantza mugimenduak ikusteko aukera izango da. Bihar arratsaldeko saioan partaide izango dira: Debako Kulunka dantza taldea (dantza neoklasikoa), Jose Mari Orbegozo irakasle duen Dantzako eskola (Areto dantzak), Nagore Orbeltzu irakasle duten ikasleak (dantza sortzailea) eta Celine Illarramendiren 21 dance streeteko ikasleak (dantza klasikoa eta modernoa).

Maiatzan Dantzaneko hurrengo bi saioak maiatzaren 21ean (Dantzara Handi kalean) eta 28an (Kontakt Donosti / Bilbo inprobisazioa-jam sesioa kalean) izango dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide