✗
Gipuzkoako Herriarteko txapelketaren baitan, zesta puntako lehiari ekingo diote gaur, Donostian. Lehen partida Donostiako Balda pilotalekuan jokatuko da, 18:30etik aurrera, eta Donostiako eta Zumaiako bikoteak izango dira aurrez aurre.