Galiziarako bidaia gastuetan laguntzeko kamisetak salduko ditu Ttakun Pulpo taldeak

Baleike 2016ko maiatzaren 13a

Ttakun Pulpo kadete mailako emakumezkoen taldeak 7 egun barru jokatuko du Porriñon (Galizia) Espainiako txapelketako lehen fasea. Bidaia gastuetan laguntzeko, taldeko neskak kamisetak saltzen egongo dira asteburu honetan. 

10 euroan erosi daitezke kamiseta hauek. Lubaki kiroldegiko bulegoan erosi ahal izango dira gaur arratsaldean; larunbatean eta igandean, berriz, Erribera kalean eta Ttakun taberna eskuratu ahal izango dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide