Sagardo dastaketa egingo da gaur Arroa Behean, Isidro Deunaren jaiak direla eta

Baleike 2016ko maiatzaren 14a

Isidro Deunaren Eguna ospatuko dute asteburuan Arroa Behean. Gaur arratsaldean, sagardo dastaketarekin hasiko dira jaiak. Hemen daukazue egitaraua:

Isidro Deunaren Eguna Arroa Behean:

Larunbata 14, Sagardo eguna TXOOOOOOTX!

– 18:30etan, Bertako sagardo eta txorizo dastaketa.
– 19:00etan, triki-kantu poteoa auzoan.
– 21:30ean, Kantu-afari herrikoia (helduak 20€, haurrak 8€).

Igandea 15, Isidro Deunaren eguna

– 12:00etatik 14:30era, taberna zabalik izango da eta pintxoak salduko dira.
– 12:30ean, Meza nagusia Elkartearen alde egin dutenen omenez.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide