Gainezka egin du Aita Marik izar txikiak dantzan ikusteko

Baleike 2016ko maiatzaren 14a

Ikuskizun ederra eskaini dute Deba, Azpeitia eta Zumaiako dantzariak. Argazkiak: Gorka Zabaleta

Deba, Azpeitia eta Zumaiako dantzariak bildu dira gaur Aita Mari aretoko oholtzan, Maiatza Dantzan egitarauaren barruan dantza ikuskizuna eskaintzeko. Leporaino bete da aretoa –batek baino gehiagok zutik jarraitu du saioa–. Jarraian ikus dezakezue argazki bilduma.

Parte hartu duten taldeak: Debako Kulunka dantza taldea (dantza neoklasikoa); Jose Mari Orbegozo irakasle duen Dantzako eskola (Areto dantzak); Nagore Orbeltzu irakasle duten ikasleak (dantza sortzailea); eta Celine Illarramendiren 21 dance streeteko ikasleak (dantza klasikoa eta modernoa).

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide